Lauhileko
honetan, aniztasunari buruzko lanketa sakon bat burutu dugu.
Aipatzekoa da, aurten ekimen hauek modu berritzaile batean eman
ditugula, hau da, dinamikoagoak izan dira. Hortaz, nire ustez
hitzaldi naiz jarduera hauek beste era batera eragin digute, beste
modu batean jaso dugu informazio baliotsu hau. Beraz ekimen guzti
hauek, gure egungo erralitateaz ohartzeko eta jabetzeko balio izan
digute, non aniztasunaren kontzeptu zabalari buruz hausnartu dugun.
Tabakaletako
bisita
Aniztasuna
oso kontzeptu konplexua eta zabala dela konturatu ginen, aniztasunera
iristeko edo anitzak izateko mila modu baitaude. Lehenengo zatian,
artearen perspektibatik bideratutako edo arteaz lagundutako ekintzen
prozesurantz edo ebaluaziorantz zuzendu ginela iruditu zitzaigun,
beti ere aniztasunetik abiatuta, noski.
Aipatutako
esposizioa amaitzean, bigarrenari ekin genion. Gure taldeari
behintzat, gehien eragin zigun jarduera izan zen hura. Bertan,
lurrean jesarriak geundelarik, bakoitzak arrotza sentitu zen momentu
bat idatzi behar zuen paper zati batean. Hau egin ostean, guztiak
borobil txiki batean jarri ginen. Jardueraren funtsa, hezitzaileak
esaten zituen momentuetan arrotza sentitu zirenak atzera-pausu bat
ematea zen. Momentu berdinak bizi izan ditugun arren, arroztasun
sentsazio hori desberdina da pertsonaren arabera, honen harira, gure
taldekideak eta guztion aniztasuna modu argian ikusteko baliagarria
iruditu zaigu.
Esandako
jarduera gustatu zaigun arren, gainerako erakusketan zehar frustrazio
eta nahasmen sentsazioak eduki ditugu gehienbat. Ez genuen ikusitakoa
oso ongi ulertzen eta ez genion hezkuntzarekiko edo aniztasunarekiko
lotura nabarmenik hartzen. Egia da hezitzaileak azaltzen zuen heinean
ideiak zertxobait argiago ikusten genituela, baina orokorrean
nahasturik egon gara.
Gizarte
eraldaketarako jardunaldiak
Bi
egun hauetan zehar, UNRWA Euskadik antolatu duen "Gizarte
eraldaketako jaurdunaldiak" izeneko tailer batzuetan parte hartu
dugu. UNRWA, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako
Nazio Batuen Agentzia da.
Jardunaldiekin
jarraituz, bi egunetan sailkatu zuten. Batetik, arte diziplina
desberdinetako kontzeptu teoriko-praktikoak eta esperientziak
azaltzeko baliatu zituzten hitzaldi batzuk eduki genituen lehen
egunean. Bestetik, bigarren
egunean, giza eskubideetan oinarritutako hiru tailer praktiko eduki
genituen: antzerkia, komikia eta ipuina.
Bizpahiru
jarduera burutu, eta antzerki tailerrekoen emanaldi txikia ikusi
ostean, jardunaldi osoaren ebaluazio orokorra egin genuen. Tailer
bakoitzaren azalpen txiki bat egin zuten, beste tailerren nondik
norakoak ikusteko aukera eduki genuelarik. Beraz aimatzeko esan,
aniztasun kontzeptua osotasunean ulertzeko hitzaldi naiz tailerrak
izan zirela, horien inguruan hausnartzeko balio izan digu modu
aberasgarri bat
Calcuta
ondoan
Jardunaldi
honetan, Ikertze eta Calcuta Ondotik etorritako hiru emakumek haien
egitekoari buruz hitz egin ziguten. Gure ustez, hitzaldia
aniztasunaren kontzeptua osatzeko oso baliagarria eta eraginkorra
izan dela iruditu zaigu, oso kontzeptu konplexua izanik, ulertzeko
lagungarria izan zaigulako. Orokorrean hitzaldi interesgarria izan
zen eta erabilitako metodologiak oso baliagarriak iruditu
zitzaizkigun etorkizunean gure geletan praktikan jartzeko. Hitza
emateko pilotaz baliatzea aukera polita iruditzen zaigu guztiak hitz
egiteko aukera izateko, baina kontu handiz erabili beharko litzakeela
uste dugu. Horrez gain, ebaluazioa originala iruditu zitzaigun,
irudimena landuz eta modu dibertigarriago eta dinamikoagoan iritzia
emateko aukera eduki baikenuen.
Pausoka
PAUSOKA
errehabilitazio zentroa diziplina desberdinetako profesionalek
osatzen dute, logopedia, fisioterapia eta terapia okupazionalak.
Profesionalen
artean lan koordinatu bat egiten da, ematen den atentzioa ahalik eta
integralena, globalena eta eraginkorrena izatea bilatuz. Modu
honetan, umearen zein familiaren bizi kalitatea hobetuko litzateke.
Pausokatik,
Maiteder etorri zitzaigun bere semearen istorioa kontatzera. Bere
semeak Aimar du izena eta, honek, garun paralisia eta atake
epileptikoak ditu.
Maitederren
hitzaldia entzun eta gero, bere hasierako egoerarekin identifikatuta
sentitzen gara. Gu bere egoera horretan egongo bagina, ezjakintasun
berdina izango genuke. Honekin esan nahi duguna da, hitzaldia
erabilgarria izan zaigula gizarteak gai hauei buruz duen utzikeriaz
jabetzeko. Norbera bere munduan bizi da, eta ez da errealitateaz edo
besteen arazoez arduratzen, bakoitzari gertatu arte.
Bestalde,
eskola eta irakasleen jarreraz jabetu gara. Gaur egun,
irakasleek garrantzi gehiegi ematen diote haurrek dauzkaten alderdi
negatiboei, batzuen ustez, zailtasunak dituen haur bat gelan izatea
arazo bat izan daitekeela pentsatzera iritsi arte. Izan ere, egokitze
prozesuak egin behar dituzte, aurretik programatutako guztia
aldatuz. Guri kasuan, haurren alderdi positiboei emango genieke
garrantzi guztia eta alderdi positiboetan oinarrituz, haurraren
garapena sustatuko genuke.
Bukatzeko,
Maitederrek bizitako antzeko egoerak berriro ez gertatzeko,
irakasleek zailtasunak dituzten haurrekiko jarrerak aldatu beharko
dituzte. Hala ere, gure ustez, eskola eta gizartea ez daude prest
egoera hauei aurre egiteko, oraindik formazio eta lan ordu asko behar
baitira inklusioaren helburuak lortzeko.
Memoria
plaza
Martxoaren
26ean, Carlos Santa Maria zentroan izan zen erakusketa batera joan
ginen, kurtso guztia talde txikiagoetan banatu ginelarik.
Bertan, dokumnetal batzuk ikusi eta ondoren haurnatu genituen.
Batean
terrorismo biktimen izenak agertzen ziren pantailan eta bestean,
berriz, hauen senideak agertzen ziren testigantza ematen. Izan ere,
beraien familia kide edota gertukoren bat eraila izan zen Guardia
Zibil, ETA, GAL, Triple A… taldeengatik.
Testigantza
hauek hunkigarriak, gogorrak eta errealistak iruditu zitzaizkigun.
Dokumental hau ikusita beraien azalean jarri ginen eta gaur egun bizi
dugun egoera positiboaz jabetzera lagundu zigun. Hirugarren
dokumentalean, kulturarekin erlazionatutako pertsonaiak azaltzen
ziren gaiari buruz hitz egiten. Hauek, aurreko bideoetan agertzen
ziren pertsonei bezala, erasotuak izan ziren familiak, lagunak,
kideak eta abar dituzte. Aipagarria egin zitzaigun gehienek
isiltasuna hitza aipatzen zutela.
Erakusketa
hauen bitartez, gure ingurukoek bizi zuten errealitateaz jabetzeko
aukera eduki genuen eta gai hauek eskoletan irakastea onuragarria
ikusten dugu, azken finean, gure historiaren atal garrantzitsu bat
baita.
Amaitzeko,
aipatu oso aberasgarriak izan direla hitzaldi, tailer eta ekimen
hauek. Hala eta guztiz ere, gelan bertan aniztasuna bera osotasunean
ulertzeko asko hausnartu eta ikasi dugu, gerora gure etorkizunean oso
lagungarriak izango direnak, eta gure ondorengoei transmititu beharko
ditugunak.