Lauhileko
honetan Estik “ Buda explotó por vergüenza” pelikula ikustera
gomendatu digu.
Pelikula
honek gizarteari buruzko hausnarketara bideratu gaitu, oso latza eta
gogorra iruditu baitzaigu.
Pelikularen
protagonista Baktay da. Baktayk bere adina duen bizilagun mutil bat
du, non egunero alfabetoa birpasatzen duen ahoz gora, Baktayk bere
anai txikia zaintzen duen bitartean. Egoera honen aurrean Baktay
eskolara joan nahi duela erabakitzen du. Berak ere ikasi nahi du!
Baktayk ez du inongo baliabide edo erreztasunik eskolara joateko eta
KMak egiten ditu berak zituen arrautz batzuk saltzeko eta koaderno
bat erosteko. Boligrafoarentzat ez zuen dirurik eta bere amaren
ezpainetakoa erabiltzen du boligrafo gixa.
Arestian
esan bezala, pelikulak Afganistanen bizitzen ari diren egoera
matxistak azaleratzen ditu. Mutilek bakarrik dute eskolara
joateko eskubidea. Baktayk pelikulan zehar oztopo ugari ditu eskolara
iristeko eta eskolara iristen denean ez diote bertan gelditzen uzten,
mutilentzako eskola baita. Horrez gain, etxera bueltatzerakoan bere
adineko mutil batzuekin egiten du topo eta hauek Baktay harrika hil
nahi dute. Eszena honek gerrak haien herrian izandako eragina
erakusten digu.
Argi
dago gaur egun oraindik haur guztiek ez dutela hezkuntza eskubidea
jasotzen. Gainera, kaltetuenak emakumeak izaten dira, zoritxarrez,
matxismoak herrialde askotan indar gehiegi duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina