Bilatu blogean

2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea

Aniztasunaren inguruko jarduera guztien hausnarketa


Lauhileko honetan, aniztasunari buruzko lanketa sakon bat burutu dugu. Aipatzekoa da, aurten ekimen hauek modu berritzaile batean eman ditugula, hau da, dinamikoagoak izan dira. Hortaz, nire ustez hitzaldi naiz jarduera hauek beste era batera eragin digute, beste modu batean jaso dugu informazio baliotsu hau. Beraz ekimen guzti hauek, gure egungo erralitateaz ohartzeko eta jabetzeko balio izan digute, non aniztasunaren kontzeptu zabalari buruz hausnartu dugun.

Tabakaletako bisita

Aniztasuna oso kontzeptu konplexua eta zabala dela konturatu ginen, aniztasunera iristeko edo anitzak izateko mila modu baitaude. Lehenengo zatian, artearen perspektibatik bideratutako edo arteaz lagundutako ekintzen prozesurantz edo ebaluaziorantz zuzendu ginela iruditu zitzaigun, beti ere aniztasunetik abiatuta, noski.
Aipatutako esposizioa amaitzean, bigarrenari ekin genion. Gure taldeari behintzat, gehien eragin zigun jarduera izan zen hura. Bertan, lurrean jesarriak geundelarik, bakoitzak arrotza sentitu zen momentu bat idatzi behar zuen paper zati batean. Hau egin ostean, guztiak borobil txiki batean jarri ginen. Jardueraren funtsa, hezitzaileak esaten zituen momentuetan arrotza sentitu zirenak atzera-pausu bat ematea zen. Momentu berdinak bizi izan ditugun arren, arroztasun sentsazio hori desberdina da pertsonaren arabera, honen harira, gure taldekideak eta guztion aniztasuna modu argian ikusteko baliagarria iruditu zaigu.
Esandako jarduera gustatu zaigun arren, gainerako erakusketan zehar frustrazio eta nahasmen sentsazioak eduki ditugu gehienbat. Ez genuen ikusitakoa oso ongi ulertzen eta ez genion hezkuntzarekiko edo aniztasunarekiko lotura nabarmenik hartzen. Egia da hezitzaileak azaltzen zuen heinean ideiak zertxobait argiago ikusten genituela, baina orokorrean nahasturik egon gara.

Gizarte eraldaketarako jardunaldiak

Bi egun hauetan zehar, UNRWA Euskadik antolatu duen "Gizarte eraldaketako jaurdunaldiak" izeneko tailer batzuetan parte hartu dugu. UNRWA, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da.
Jardunaldiekin jarraituz, bi egunetan sailkatu zuten. Batetik,  arte diziplina desberdinetako kontzeptu teoriko-praktikoak eta esperientziak azaltzeko baliatu zituzten hitzaldi batzuk eduki genituen lehen egunean. Bestetik, bigarren egunean, giza eskubideetan oinarritutako hiru tailer praktiko eduki genituen: antzerkia, komikia eta ipuina.
Bizpahiru jarduera burutu, eta antzerki tailerrekoen emanaldi txikia ikusi ostean, jardunaldi osoaren ebaluazio orokorra egin genuen. Tailer bakoitzaren azalpen txiki bat egin zuten, beste tailerren nondik norakoak ikusteko aukera eduki genuelarik. Beraz aimatzeko esan, aniztasun kontzeptua osotasunean ulertzeko hitzaldi naiz tailerrak izan zirela, horien inguruan hausnartzeko balio izan digu modu aberasgarri bat

Calcuta ondoan

Jardunaldi honetan, Ikertze eta Calcuta Ondotik etorritako hiru emakumek haien egitekoari buruz hitz egin ziguten. Gure ustez, hitzaldia aniztasunaren kontzeptua osatzeko oso baliagarria eta eraginkorra izan dela iruditu zaigu, oso kontzeptu konplexua izanik, ulertzeko lagungarria izan zaigulako. Orokorrean hitzaldi interesgarria izan zen eta erabilitako metodologiak oso baliagarriak iruditu zitzaizkigun etorkizunean gure geletan praktikan jartzeko. Hitza emateko pilotaz baliatzea aukera polita iruditzen zaigu guztiak hitz egiteko aukera izateko, baina kontu handiz erabili beharko litzakeela uste dugu. Horrez gain, ebaluazioa originala iruditu zitzaigun, irudimena landuz eta modu dibertigarriago eta dinamikoagoan iritzia emateko aukera eduki baikenuen.

Pausoka

PAUSOKA errehabilitazio zentroa diziplina desberdinetako profesionalek osatzen dute, logopedia, fisioterapia eta terapia okupazionalak.
Profesionalen artean lan koordinatu bat egiten da, ematen den atentzioa ahalik eta integralena, globalena eta eraginkorrena izatea bilatuz. Modu honetan, umearen zein familiaren bizi kalitatea hobetuko litzateke.
Pausokatik, Maiteder etorri zitzaigun bere semearen istorioa kontatzera. Bere semeak Aimar du izena eta, honek, garun paralisia eta atake epileptikoak ditu.
Maitederren hitzaldia entzun eta gero, bere hasierako egoerarekin identifikatuta sentitzen gara. Gu bere egoera horretan egongo bagina, ezjakintasun berdina izango genuke. Honekin esan nahi duguna da, hitzaldia erabilgarria izan zaigula gizarteak gai hauei buruz duen  utzikeriaz jabetzeko. Norbera bere munduan bizi da, eta ez da errealitateaz edo besteen arazoez arduratzen, bakoitzari gertatu arte.
Bestalde,  eskola eta irakasleen jarreraz jabetu gara. Gaur egun, irakasleek garrantzi gehiegi ematen diote haurrek dauzkaten alderdi negatiboei, batzuen ustez, zailtasunak dituen haur bat gelan izatea arazo bat izan daitekeela pentsatzera iritsi arte. Izan ere, egokitze prozesuak egin behar dituzte,  aurretik programatutako guztia aldatuz. Guri kasuan, haurren alderdi positiboei emango genieke garrantzi guztia eta alderdi positiboetan oinarrituz, haurraren garapena sustatuko genuke.
Bukatzeko, Maitederrek bizitako antzeko egoerak berriro ez gertatzeko, irakasleek zailtasunak dituzten haurrekiko jarrerak aldatu beharko dituzte. Hala ere, gure ustez, eskola eta gizartea ez daude prest egoera hauei aurre egiteko, oraindik formazio eta lan ordu asko behar baitira inklusioaren helburuak lortzeko.


Memoria plaza

Martxoaren 26ean, Carlos Santa Maria zentroan izan zen erakusketa batera joan ginen, kurtso  guztia talde txikiagoetan banatu ginelarik. Bertan, dokumnetal batzuk ikusi eta ondoren haurnatu genituen.
Batean terrorismo biktimen izenak agertzen ziren pantailan eta bestean, berriz, hauen senideak agertzen ziren testigantza ematen. Izan ere, beraien familia kide edota gertukoren bat eraila izan zen Guardia Zibil, ETA, GAL, Triple A… taldeengatik.
Testigantza hauek hunkigarriak, gogorrak eta errealistak iruditu zitzaizkigun. Dokumental hau ikusita beraien azalean jarri ginen eta gaur egun bizi dugun egoera positiboaz jabetzera lagundu zigun. Hirugarren dokumentalean, kulturarekin erlazionatutako pertsonaiak azaltzen ziren gaiari buruz hitz egiten. Hauek, aurreko bideoetan agertzen ziren pertsonei bezala, erasotuak izan ziren familiak, lagunak, kideak eta abar dituzte. Aipagarria egin zitzaigun gehienek isiltasuna hitza aipatzen zutela.
Erakusketa hauen bitartez, gure ingurukoek bizi zuten errealitateaz jabetzeko aukera eduki genuen eta gai hauek eskoletan irakastea onuragarria ikusten dugu, azken finean, gure historiaren atal garrantzitsu bat baita.

Amaitzeko, aipatu oso aberasgarriak izan direla hitzaldi, tailer eta ekimen hauek. Hala eta guztiz ere, gelan bertan aniztasuna bera osotasunean ulertzeko asko hausnartu eta ikasi dugu, gerora gure etorkizunean oso lagungarriak izango direnak, eta gure ondorengoei transmititu beharko ditugunak.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina