Ondoren,
Luarren txanda iritsi zen. Bera transexuala da eta horretaz duela
gutxi konturatu zela azaldu zigun, Aingeruk emandako hitzaldi batean
hain zuzen ere. Transexuala zela onartu zuenean, bere ingurukoei
kontatzeko nola egingo zuen pentsatzen hasi zen, eta ez zen batere
erraza izan. Gurasoen erreakzioa ez zen oso ona izan hasiera batean,
eta hori oso gogorra izan zen Luarrentzat. Hala ere, denbora gutxian
egoerak hobera jo zuen eta Luarri lagundu zioten.
Hitzalditik
aipagarriena egin zitzaiguna, Bere 21. urtebetetzean bere buruari
agurtzeko egin zuen eskutitza irakurri zuenean izan zen, bertan jaio
baitzen berriz. Oso hitzaldi interesgarria iruditu zitzaigun,
gehienbat kasu erreal bat lehenengo pertsonan entzute horrek eta oso
hunkigarria izan zen Martak loreak eman zizkionean. Amaitzeko, Martak
Luarren istorioan eduki zuen paper erabakigarria nabarmendu nahiko
genuke, horrelako pertsona gehiago lirateke hezkuntza esparruan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina