Bilatu blogean

2019(e)ko apirilaren 16(a), asteartea

Joseba Ibarra hitzaldia



Resultado de imagen de joseba ibarra
Martxoaren 27an Joseba Ibarra etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera, Berritzeguneko Anizatsuna eta Konbibentzia saileko kulturartekotasunaren arduraduna hain zuzen ere. Hitzaldiaren funtsetako bat, kulturartekotasuna izan zen, hau da, geroko gizartea denen artean sortzeaz hitz egin zuen.

    Hitzaldiari hasiera emateko, DBH 1eko ikasle errumaniar baten lehen eskola eguneko bizipenak azaldu zizkigun, berak emandako fitxa batez baliatuz. Bertan, aipatutako ikasleak errumaniarrez idatzitako testu bat agertzen zen eta Joseba, hau hitzez hitz azaltzen hasi zen. Galdera batzuk erantzun ostean, haurraren egoerari buruz hitz egiten hasi ginen. Josebak, haurraren egoera kontuan hartu behar dela azpimarratu zigun, bere motxila alde batera utzi gabe, momentu zail batetik pasatzen ari dela kontuan hartuz. Horrela, iritsitako tokiko hizkuntza jakin ez arren, analfabetoak ez direla jakin behar da, eta irakaslearen lana izango da ikasleak dakienean oinarritzea eta bere trebetasun eta gaitasunak abiapuntutzat hartzea.

    Horretarako, estrategia inklusiboak bultzatzeaz gain, familia eta eskolen arteko harremana indartu beharko litzake. Hau eginez gero, aniztasunerako bidean egongo ginateke, aniztasun mota asko daudelarik:

  • Genero aniztasuna
  • Sexu-joeren aniztasuna
  • Gaitasun aniztasuna
  • Kultur aniztasuna
  • Baliabide sozio-ekonomikoak
    Aniztasun mota guzti hauek, aberastasun iturri dira, baina askotan, gizarte kontuetan (eskolan adibidez), aniztasun hau oztopo gisa hartu dezakegu. Hau ekiditeko, eskolak aldaketa bat jasan behar du, ez umeak berak. Adibidez, ikastetxeak honako zereginak edukiko lituzke:
  • Antolaketa egokia.
  • Hezkuntza, elkarbizitza, kulturartekotasuna, curriculum plana.
  • Harrera plana.
  • Itzultzaileak
  • ... 
    Hitzaldiaren hurrengo atalean, Haur Hezkuntzaren hizkuntzaren didaktikaren oinarriak testuinguru eleanitzetan ikasgaiean ikasitakoa etorri zitzaigun burura. Izan ere, Josebak, bigarren hizkuntza ikasterakoan lehenengo hizkuntzaren gaitasun komunez baliatu daitekeela azaldu zigun. Hau lagungarria izan daiteke lehen aipatutako gazte errumaniarraren kasuan, bertako hizkuntza ikasteko baliagarria izango zaiolako. Horrez gain, eguneroko jardueretan parte hartuz ere hizkuntza ikasteko gaitasuna bultzatzen dela aipatu zigun. Gainera, HIPIen figura ere azpimarratu zuen, hau da, Hizkuntza Indartzeko Proiektuko Irakasleak. Hauek, esperientzia eta formazioa izan behar duten pertsonak izan behar dira. 

    Azken finean, hizkuntza beharrezkoa da edukietara iristeko, eta horregatik, oso garrantzitsua da hizkuntzak hezkuntzaren barnean pisua edukitzea. Gure ahaleginak ere berebiziko garrantzia du (beste hizkuntzaren hitz batzuk jakitea, ahoskatzen saiatzea... ) haurraren autoestimuan, hau indartuz, bigarren hizkuntza ikasteko motibatuago egongo delako eta bere lehenengo hizkuntzari garrantzia emango diogulako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina