Profesionalen
artean lan koordinatu bat egiten da, ematen den atentzioa ahalik eta
integralena, globalena eta eraginkorrena izatea bilatuz. Modu
honetan, umearen zein familiaren bizi kalitatea hobetuko litzateke.
Pausokatik,
Maiteder etorri zitzaigun bere semearen istorioa kontatzera. Bere
semeak Aimar du izena eta, honek, garun paralisia eta atake
epileptikoak ditu. Haurdunaldia eta erditzea ondo joan ziren arren,
15 egun pasa ondoren konturatu zen Aimar ez zegoela ondo. Aimarri
garun paralisia detektatu zioten eta, hasiera batean, Maider oso
galdurik eta bakarrik sentitzen zen. Bere seme “perfektuaren”
espektatibak bertan behera gelditu ziren, eta egoera berriari
aurre egin behar izan zion. Gaiari buruz ezjakintasun handia zegoela
ikusi zuen eta, horrez gain, ez zioten inongo laguntzarik eskaintzen,
are gehiago, diagnostiko okerrak ematen zizkioten.
Eskolaratze
orduan, eskola arruntetan izena emateko arazoak izan zituen, nahiz
eta Aimarren egoera behin eta berriz azaldu. Eskola askok
aitzakiatzat plazarik ez zegoela esaten zuten, baina arazo bakarra,
Aimarri egokitzen ez zekitela eta beraientzat oztopo bat izatera
iritsi zitekeela zen. Hala ere, Maitederrek ez zuen amore eman eta
hainbat eskoletan saiatu ondoren, azkenean eskola batean onartzea
lortu zuen. Gainera, eskola hurak onuragarritzat hartzen zuen Aimar
bertako kidea izatea.
Eskolak
Maitederrekin hitz egin zuen, bere semea gainerakoen aurrean nola
aurkeztu behar zuten galdetuz eta, honek, beste gurasoen eta ikasle
aurrean Aimarren alderdi positiboak azpimarratzeko erantzun zuen,
“negatiboak” begiratuz soilik ikusten baitira.
Denbora
pasa ahala komunitatea Ainmarrek guztiei eskainitako alderdi
positiboez konturatu da, honi esker, elkarlana, laguntasuna, talde
kohesioa eta giro egokia sustatu baitira inongo atzerapenik ekarri
gabe.
Aimar
eskolaratzeko, Maitederrek eskolari hainbat baliabide erraztu
zizkion, hala nola, osasun zerbitzua, Gizarte Zebritzuak,
Berritzegunea, eta abar. Arestian esan bezala, eskolak ez zuen
arazorik izan Aimarren beharrei egokitzeko.
Guzti
honi esker, Aimar pertsona aktiboa izatera pasa da eta beste
ikasleak Aimarrengandik ikasten dute, elementu guztien
sinkronizazioari esker bere inklusioa bermatu da.
Maitederren
hitzaldia entzun eta gero, bere hasierako egoerarekin identifikatuta
sentitzen gara. Gu bere egoera horretan egongo bagina, ezjakintasun
berdina izango genuke. Honekin esan nahi duguna da, hitzaldia
erabilgarria izan zaigula gizarteak gai hauei buruz duen utzikeriaz
jabetzeko. Norbera bere munduan bizi da, eta ez da errealitateaz edo
besteen arazoez arduratzen, bakoitzari gertatu arte.
Bestalde,
eskola eta irakasleen jarreraz jabetu gara. Gaur egun,
irakasleek garrantzi gehiegi ematen diote haurrek dauzkaten alderdi
negatiboei, batzuen ustez, zailtasunak dituen haur bat gelan izatea
arazo bat izan daitekeela pentsatzera iritsi arte. Izan ere, egokitze
prozesuak egin behar dituzte, aurretik programatutako guztia
aldatuz. Guri kasuan, haurren alderdi positiboei emango genieke
garrantzi guztia eta alderdi positiboetan oinarrituz, haurraren
garapena sustatuko genuke.
Bukatzeko,
irakaslearen eredua azpimarratu nahiko genuke, honi garrantzi handia
emanez. Irakasleak zailtasunak dituen haurrari besteekiko tratu
berdina ematen badio, beste haurrek azkar onartuko dute eta ez dute
ezberdintzat hartuko. Beraz, Maitederrek bizitako antzeko egoerak
berriro ez gertatzeko, irakasleek zailtasunak dituzten haurrekiko
jarrerak aldatu beharko dituzte. Hala ere, gure ustez, eskola eta
gizartea ez daude prest egoera hauei aurre egiteko, oraindik formazio
eta lan ordu asko behar baitira inklusioaren helburuak lortzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina