Horrez
gain, haurrek adinean gora egitean gaztelania gehiago hitz egiten
dutela azaldu zigun, baina baita honetan inguruaren eragina izugarria
dela ere. Izan ere, ingurua euskalduna bada edo euskara entzuten den
ingurua bada, Ondarroa edo Azpeitia adibidez, adinean gora egiteak ez
du esan nahi euskararen erabilerak behera egiten duenik. Horren
arrazoia, gizartearen erabilera linguistikoa imitatzen dela esaten da
eta erabilera hori sustatzeko irakaskuntza ezinbestekoa da.
Amaitzeko,
Kikek galdera bat planteatu zigun: norantz doa euskara,
marjinaziorantz edo normalizaziorantz? Berak esandako moduan, orain
goazen bezala normalizaziorantz bideratzen da, beti ere erabileran
aurrera egiten badugu, ezagutzaren paradigmatik erabileraren
paradigmara igarotzea beharrezkoa baita.
Hitzaldia
orokorrean arina eta dibertigarria egin zitzaigun, modu dinamikoan
azaldu baitzuen guztia. Erabilitako ariketak oso baliagarriak eta
deigarriak ziren eta azaldu nahi zuena ulertzeko lagungarriak iruditu
zitzaizkigun. Euskararen egoeraz ohartzeko eta hau hobetzeko egin
dezakegunaz hausnartzeko balio izan zigun eta egia esan oso
aberasgarria izan zen.
"Hizkuntza
bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz
egiten ez dutelako baizik", Joxean Artze.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina