Aipatutako
esposizioa amaitzean, bigarrenari ekin genion, baina lehenik eta
behin, atal berriari hasiera emateko ariketa batekin hasi ginen. Gure
taldeari behintzat, gehien eragin zigun jarduera izan zen hura.
Bertan, lurrean jesarriak geundelarik, bakoitzak arrotza sentitu zen
momentu bat idatzi behar zuen paper zati batean. Hau egin ostean,
guztiak borobil txiki batean jarri ginen. Jardueraren funtsa,
hezitzaileak esaten zituen momentuetan arrotza sentitu zirenak
atzera-pausu bat ematea zen. Oso ekintza interesgarri eta
aberasgarria iruditu zitzaigun, izan ere, guztion artean zegoen
aniztasuna nabaria azaleratu zen. Momentu berdinak bizi izan ditugun
arren, arroztasun sentsazio hori desberdina da pertsonaren arabera,
honen harira, gure taldekideak eta guztion aniztasuna modu argian
ikusteko baliagarria iruditu zaigu.
Esandako
jarduera gustatu zaigun arren, gainerako erakusketan zehar frustrazio
eta nahasmen sentsazioak eduki ditugu gehienbat. Ez genuen ikusitakoa
oso ongi ulertzen eta ez genion hezkuntzarekiko edo aniztasunarekiko
lotura nabarmenik hartzen. Egia da hezitzaileak azaltzen zuen heinean
ideiak zertxobait argiago ikusten genituela, baina orokorrean
nahasturik egon gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina