Martxoak
26ean, Nerek sorpresatxo bat ipini zigun ordenagailuan. ¿Por que me
vigilan, si no soy nadie? izenburua zuen bideorekin. Bertan, Marta
Peirano idazle eta kazetaria azaltzen da, hitzaldi moduko bat
ematen.
Esan
beharra dut, hitzaldia interesgarria iruditu zitzaidala. Izan ere,
gaur egun galdua edo ezagutzen ez den informazio hori eskeintzen du.
Hau da, momentu oro egiten dugun hori, idatzi, erosi, ikusten duguna,
klik baten bidez guzti hau jakiten duten, kontrolatuak gaituzte!
Okerrena da guzti hau, ezjakintasunean bizi garen bitartean gertatzen
ari dela aipatu beharra dut.
Erosketei
buruz hitz egiten hasi zenean harrituta geratu nintzen guztiz. Gaur
egungo teknologiaren aurrerapena ez nuen uste halakoa izango zenik!
Hala ere, uste dut aurrerapenak egotea txarra ez dela, nola
erabiltzen diren da arazoak ekar ditzakena.
Besterik
gabe, Agur!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina