Bilatu blogean

2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena

MEMORIA PLAZA

Resultado de imagen de gogora logo 
Martxoaren 26ean, Carlos Santa Maria zentroan izan zen erakusketa batera joan ginen, kurtso guztia talde txikiagoetan banatu ginelarik.

Erakusketari hasiera emateko, gidariak erakusketaren helburu eta nondik norakoak azaldu zizkigun gaiari sarrera emanez, eta jarraian, hiru dokumental ikustera gonbidatu zigun.

r Lehenengo biak antzekoak ziren, baina ikuspuntu ezberdinetik ikusi genuen. Bi bideo hauek, terrorismoaren biktima izan zienei buruz hitz egiten zuten; batean terrorismo biktimen izenak agertzen ziren pantailan eta bestean, berriz, hauen senideak agertzen ziren testigantza ematen. Izan ere, beraien familia kide edota gertukoren bat eraila izan zen Guardia Zibil, ETA, GAL, Triple A… taldeengatik.

Testigantza hauek hunkigarriak, gogorrak eta errealistak iruditu zitzaizkigun. Dokumental hau ikusita beraien azalean jarri ginen eta gaur egun bizi dugun egoera positiboaz jabetzera lagundu zigun. Bestalde, testiguen jarrera txalotzekoa iruditu zitzaigun, iinjustizia ezberdinengatik sufritu arren, ez baitzuten inongo gorrotorik erakutsi. Familien helburu bakarra haien biktimak ahaztuak ez izatea zen.

Hirugarren dokumentalean, kulturarekin erlazionatutako pertsonaiak azaltzen ziren gaiari buruz hitz egiten, hala nola, Toti Martinez de Lezea, Bernardo Atxaga edo Anjel Lertxundi. Hauek, aurreko bideoetan agertzen ziren pertsonei bezala, erasotuak izan ziren familiak, lagunak, kideak eta abar dituzte. Aipagarria egin zitzaigun gehienek isiltasuna hitza aipatzen zutela. Izan ere, gizartetik denbora askoan isilduak izan dira, eta ezin izan dute bere sufrimendua azaleratu. Azkenean finean, bideo hauen bitartez, haien familiar edota gertuko pertsonen istorio eta bizipenak azalarazi ahal izan dituzte, isiltasuna apurtzea lortuz.

Erakusketa hauen bitartez, gure ingurukoek bizi zuten errealitateaz jabetzeko aukera eduki genuen eta gai hauek eskoletan irakastea onuragarria ikusten dugu, azken finean, gure historiaren atal garrantzitsu bat baita.

Besterik gabe, eskerrikasko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina