Bilatu blogean

2019(e)ko apirilaren 24(a), asteazkena

Gizarte eraldaketako jardunaldiak


 Bi egun hauetan zehar, UNRWA Euskadik antolatu duen "Gizarte eraldaketako jaurdunaldiak" izeneko tailer batzuetan parte hartu dugu. UNRWA, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. Nazio Batuen Batzar Nagusiaren agintaldian sortu zen 1949an, palestinar errefuxiatuei larrialdiko laguntza eskaini eta gizarte artapenerako programei ekiteko xedez. 1950eko maiatzaren 1ean ekin zion Agentziak bere lanari. 60 urte luzeren ostean, UNRWAren zeregina da Jordanian, Libanon, Sirian eta Palestinar herrialde okupatuetan dauden 5 milioi palestinar errefuxiatuei arreta, babesa eta defentsa eskaintzea, euren egoerari irtenbide baketsua eta iraunkorra ematen zaion bitartean.

Azken aipatu, UNRWAk gizakien ongizate eta garapenaren alde lan egiten duela Palestinar populazio errefuxiatuarekin lau belaunaldietan zehar. Agentzia aldi baterako erakunde gisa sortu zen, hiru urterako; hala ere, errefuxiatuen egoera humanitarioa hain kaltetuta egonda, urteotan etengabe luzatzen joan dela honen mandatua, azkena 2014ko ekainera arte. Urte hauetan, Agentziak apurka-apurka egokitu egin ditu bere programak inguru horretako aldaketetara eta, beti ere, errefuxiatuen beharren arabera.

 Jardunaldiekin jarraituz, bi egunetan sailkatu zuten. Batetik,  arte diziplina desberdinetako kontzeptu teoriko-praktikoak eta esperientziak azaltzeko baliatu zituzten hitzaldi batzuk eduki genituen lehen egunean. Bestetik, bigarren egunean, giza eskubideetan oinarritutako hiru tailer praktiko eduki genituen: antzerkia, komikia eta ipuina.

Lehen egunean, lehen aiaptu moduan bost hitzaldi eduki genituen; UNRWA Euskadiko Miriam Amubieta, Estibaliz eta Jose MIguel EHUko irakasleak, ALBOANeko Ínes Vicente, SERSO San Viator Euskal Herriko Janire eta Sergio, eta azkenik, Maysun Cheukh Mediavilla ikus-entzunezko irudigile eta bigarren hezkuntzako irakaslea. Bertan, aniztasunari buruzko hainbat gai eta kontzeptu azaldu zizkiguten. Hala eta guztiz ere, goiz osoko hitzaldi hauek pisutsuak egin zitzaizkidan, ez emandako informazioarengatik, hura transmititzeko moduarengatik baizik.

Bigarren egunean, tailerrei ekin genion. Kurtsoa 3 taldetan banatu zen. Bakoitzak gutsuko zuen tailerra burutu behar zuen, hau da, komikiak, antzerkia edo ipuina. Nire kasuan, ipuin kontaketetan aritzea izan zen. Goiz oso iraun arren, oso interesgarria eta eremangarria egin zitzaidan. Irakasleak zuek azaltzeko moduarengatik, gu parte hartzeko motibazioarengatik, etab. Bertan ekintza ugari egin genituen; esate baterako, binaka jarri eta bakoitzak bere kideari bizitutako egoera bat kontatu behar zion. Ondoren, kideak zuk bizitutako egoera besteei jakinarazi behar zion, zu aurrean zinen bitartean eta horrela alderantziz.


Bizpahiru jarduera burutu, eta antzerki tailerrekoen emanaldi txikia ikusi ostean, jardunaldi osoaren ebaluazio orokorra egin genuen. Tailer bakoitzaren azalpen txiki bat egin zuten, beste tailerren nondik norakoak ikusteko aukera eduki genuelarik. Beraz aimatzeko esan, aniztasun kontzeptua osotasunean ulertzeko hitzaldi naiz tailerrak izan zirela, horien inguruan hausnartzeko balio izan digu modu aberasgarri batean.




Resultado de imagen de unrwa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina