Azken
aste hauetan ipuinen irakurketan aritu gara, gure taldeak bi liburu
irakurri ditu: Goikoak
eta behekoak
alde
batetik, eta bestetik, Kamila
Zebra.
Lehenengo
ipuin kontaketa, Goikoak
eta behekoak
izan
zen. Ipuina gutako bik kontatu genuen, batak goiko auzokoen papera
hartuz eta besteak behekoena.
Goikoak
eta behekoak
irakurtzean,
hasiera batean zentzu handirik ez zuen liburu bat zela iruditu
zitzaigun, baina hainbat aldiz irakurri ondoren, aniztasunarekin
lotura egin genion, baita berdintasunarekin ere. azken
finean, nor dira behekoak eta nor goikoak?
Bi
auzoek ezaugarri berdinak zituzten, baina guztia alderantziz egiten
zuten. Honekin, pertsonek tradizio, ohitura, kultura edo jatorri
berdina ez izan arren, guztiok ekintza berdinak egiten ditugula
ondorioztatu genuen.
Liburua
irakurtzea nahiko erraza iruditu zaigu, izan ere, ipuina laburra eta
arina izan da.
Bigarren
ipuina, Kamila
Zebra
izan
zen. Ipuin kontaketa honetan guztiok parte hartu genuen, bakoitzak
animali baten papera hartu zuelarik, izan ere, hau izan zen ipuina
ahalik eta modu arinenean kontatzeko iruditu zitzaigun aukerarik
egokiena. Bigarren aldi honetan, berriz, aniztasuna nabarmenagoa
ikusi genuen. Horrez gain, eskuzabaltasuna eta elkarlana nabarmenduko
genuke, animalia guztiek zebratxoa lagundu nahi zutelako. Gainera,
haurrentzako erabilgarria iruditu zitzaigun, arlo bat baino gehiago
lantzen dituelako. Ilustrazioek eta errepikapenek ere istorioa
jarraitzen laguntzen dute eta, era berean, modu inkontzientean
hiztegia barneratzen dute. Hala ere, Goikoak
eta behekoak
baino
astunagoa iruditu zitzaigun, istorioa luzeegia zelako.
Konklusioz,
konturatu gara ipuinak anitzak direla, nahiz eta guk ez ezagutu gaiak
lantzeko era ezberdinetako liburu asko daudela eta gelarako oso
erabilgarriak direla.
Bestalde,
ipuinak lantzerako orduan erritualik erabili ez dugula ohartu gara.
Orokorrean,
liburuak prestatzeko denbora askorik izan ez genuenez, ipuinak oso
menperatuak ez genituela uste dugu, kontaketa izan beharrean nahiko
irakurria izan baitzen.
2.
Hausnarketa aniztasunaz eta proposamena eskolara begira (blogerako).
-
Lagundu
al digu ipuinen lanketak aniztasunaz dugun ideia zabaltzen, aldatzen
edo garatzen?
Aniztasuna
zer den jakin arren, ikuspuntu desberdinak lantzeko erabilgarria
iruditu zaigu. Izan ere, aniztasuna oso kontzeptu konplexua izanik,
guk uste baino ideia edota, kasu honetan, istorio gehiagotan topa
genezakeela ikusi dugu. Hau horrela izanik, aniztasunarekin lotura
handirik ez zutela uste genuen ipuinetan, hauek aztertu ondoren,
aniztasuna nabaria zela ohartu gara. Horregatik, Haur Hezkuntzan
horrelako ipuinez baliatzea aukera paregabea iruditzen zaigu, haurrak
jakin gabe ikasten ariko baitirelako.
-
Zer
ikuspegi ematen digute ipuinek? (Iruzkin orokor bat egin dezakezue
edo testu/gai jakin batzuetan sakondu).
Ipuin
bakoitza mundu bat denez, bakoitzak ikuspegi desberdin bat eskaini
dakiguke. Gure kasuan, ipuinen ildo nagusia aniztasuna izanik,
guztiek zuten onarpen edota aniztasunari lotura egiten zion ideia edo
kontzepturen batekin zerikusia. Hala ere, aniztasuna oso zabala
izanik, ildo honen barnean ere ikuspegi desberdinak topatu ditugu.
Guztiek oinarri bera eduki arren, ipuinak elkarrengandik oso
desberdinak ziren.
-
Eraginkorrak iruditu al zaizkizue gai hauek eskolan lantzerako
orduan? Zergatik?
Egia
esan, aukera paregabea dela iruditu zaigu, oso eraginkorra eta
baliagarria. Ipuinen bidez, hau da, haurrentzako dibertigarria eta
arina den modu batean, balio eta kontzeptu oso garrantzitsuak
barneratzeko aukera izango baitute. Lehen esan bezala, ipuinez
baliatuz jakin gabe arituko dira ikasten, kontzeptuak modu
iraunkorragoan barneratuko dituzte.
-
Zer lanketa proposamen egingo zenukete eskolara begira?
Gure
proposamena honako hau izango litzake: astean bi edo hirutan liburu
bat irakurri eta ondoren antzeztu. Horrela, haur bakoitzak bere
garrantziaz ohartzeko aukera edukiko luke eta ongi pasatzeaz gain,
hainbat ikaskuntza bereganatuko lituzke, hala nola, ipuinaren gaiaren
araberako ideiak (aniztasuna, berdintasuna…), memoria, jende
aurrean hitz egiteko gaitasunak… Horrez gain, besteen azalean
jartzeko eta jarrera enpatikoa garatzeko aukera edukiko lukete, rol
desberdinetan jarriz, besteei ulertzeko erraztasun handiagoak edukiko
lituzketelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina